Koronabirusa Azpeitian

Bidegorrian Azpeititik Azkoitirako muga adierazita

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko mai. 6a, 16:59
Azpeititik Azkoitirako bidegorrian Azpeitiko Udalak jarrritako hesia.

Azpeititik Azkoitirako bidegorrian herritarrak noraino joan daitezken ohartaraziz hesia jarri du Azpeitiko Udalak.

Deskofinamenduaren barruan, zero fasean kirola edota pasiera egitera kalera irten daitezke herritarrak. Jarduera horiek, ordea, ordutegi jakin batean eta udalerriko mugetatik irten gabe egin behar dira. Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorrian, Berrosueta inguruan, bi herrien arteko muga adieraziz hesi bat jarri du Azpeitiko Udalak.