Iraia Bereziartua Euskadiko Orkestrarekin, Izaroren hainbat grabaketatan

Erabiltzailearen aurpegia

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak beste egitasmo bat jarri du martxan: Izaro abeslariarekin hainbat kantaren bideoklipak kaleratzen ari da egunotan. Eta bada azpeitiar bat bideo horietan; izan ere, Iraia Bereziartua biolin-jotzailea hainbatetan aritzen da Euskadiko Orkestrarekin. Atzo argitaratu zuten lehen bideoa, Errefuxiatuarena abestiarena, eta Bereziartua ageri da irudietan biolina jotzen. Azpeitiarra ez da orkestrako ohiko musikaria, baina ordezkapenak egiten ditu.

Izarok hiru abesti grabatu ditu Orkestrarekin, eta Fernando Velazquezen gidaritzapean aritu da, musikari ugarirekin batera. Azaroan egin zituzten grabaketak Orkestrak Donostian duen egoitzan, eta egunotan ari dira bideoak ematen bai ETBn, bai sare sozialetan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide