Zumetaren lan baten erreplika bada Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko api. 24a, 12:02
Jose Luis Zumeta (Usurbil, Gipuzkoa, 1939) margolaria hil zen atzo, 81 urte zituela. Ibilbide luzea eta oparoa izan du Zumetak, asko dira ezagunak diren haren lanak. Bada lan horietako baten erreplika bat Azpeitian.\ \ Hain zuzen ere, 2018an Kulturaz kooperatibak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu zuten Laboaldiaren barruan, Zumetak egindako Mikel Laboaren argazkia margotu zuten herriko horma batean. Olatz Alkorta artistak eta Kultur Mahaiako kideek egin zuten murala Goikokalean, eta hantxe da orduz geroztik. Gainera, Laboaldiaren barruan, Zumeta margolariak Usurbilen zuen estudiora bisita ere egin zuten hainbat lagunek.\ \ Zumetaren obra originalik ez, baina Azpeitiak badu haren obra baten erreplika kalean.