1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruko saio berezia, igandean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | Kultura
2020ko api. 16a, 13:29

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren egungo formatuaren lehen aldia 1986koa izan zen, eta "mugarri" izan zen ekitaldi hura ekarriko dute gogora igandean ETB1en eskainiko dute saio berezian. Hain zuzen ere, txapelketa hura Donostiako Belodromoan izan zen, 6.000 lagun izan ziren han, eta Sebastian Lizaso azpeitiarrak jantzi zuen txapel preziatua. Harekin batera aritu ziren finalean Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Jon Lopategi, Xabier Amuriza, Iñaki Murua eta Jon Enbeita.

Txapelketa hartako bertsoak eta finalisten eta beste hainbat protagonistaren iritziak jaso dituzte saiorako, eta igandean ikusi ahal izango da ETB1en, 15:00etatik aurrera.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu