Alex Monner aktorea Azpeitian izan zen 'La linea invisible' filmerako prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko api. 7a, 12:05
Alex Monnerrek (erdian) Txabi Etxebarrieta protagonistaren rola jokatzen du La lĂ­nea invisible telesailean. (Movistar Plus)

Txabi Etxebarrieta ETAko buruzagiaren inguruko La linea invisible telesaila estreinatuko dute bihar, asteazkena, Movistar Plus katean. Telesailean Etxebarrieta gorpuzten duen Alex Monner aktoreak Azpeitian igaro zuen bolada bat "euskal gizartean murgiltzeko".

ETAren lehen urteen inguruko telesail bat estreinatuko du bihar, asteazkena, Movistar Plus kateak. Berria egunkarian telesailaren inguruko erreportajea egin dute, eta bertan, Alex Monner kataluniarrak azaltzen du Txabi Etxebarrieta ETAko buruzagiaren rola gorpuzteko Azpeitian igaro zuela bolada bat, aitona-amonen etxean: "Nire aitona-amonak Azpeitian bizi dira; haien etxean pasatu nuen bolada bat euskal gizartean murgiltzeko, eta han ikasi nituen gidoiak hiru astez".