'Eraikitzen Gaituzten Hitzak', ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | Kultura
2020ko mar. 21a, 10:15

Azpeitiko bost gaztetxok ondutako obraren sortze prozesua eta emaitza azaltzen dira bideoan.

Eraikitzen Gaituzten Hitzak antzezlana sortzeko prozesua eta emaitza ikusgai dira atzotik lotura honetan. Eraikitzen Gaituzten Hitzak ez da antzerki obra arrunt bat, ordea. Horman Poster kolektiboak martxan jarritako egitasmo batetik datorren lana da, herriko talde batekin egindako sormen prozesu baten emaitza, hain zuzen ere. Azpeitiko bost gaztetxo dira aktoreak: Leire Urrestilla, Jare Beitia, Enaitz Segurola, Salma Chafi eta Mattin Arakistain. Bost azpeitarrek orduak eta orduak pasatu zituzten obra ontzen, eta emaitza XXXVII. Euskal Antzerki Topaketen barruan aurkeztu zuten, Azpeitiko Gaztetxean egindako emanaldian. Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra dira zuzendariak eta Xanti Agirrezabala zuzendari laguntzailea. Ikusientzunezko performancea, berriz, Jone Novok egin zuen.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu