'Nuarbe' izenaren jatorria argitu ezin

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mar. 20a, 12:07
Patxi Salaberriren eta Luis Mari Zalduaren ‘Gipuzkoako herrien izenak. Lekukotasunak eta etimologia’ azterlana paperean eta ­PDF formatuan argitaratu berri du Euskaltzaindiak, eta Interneten kontsultagarri jarri du. Azterlanak Gipuzkoako herrien izenak jasotzen ditu, baita auzo askorenak eta bestelako populazio gune batzuenak ere. Izen bakoitzak historian erakutsi dituen formak eta duen edo lukeen azalpen etimologikoa dakartza liburuak. 'Zarautz' eta 'Nuarbe'-ren jatorria argitzerik ez dute lortu ikertzaileek. \ \ Lotura honetan irakur daiteke 'Gipuzkoako Hitza'-k gaiaren inguruan osatu duen erreportajea: https://urolakosta.hitza.eus/2020/03/20/gipuzkoako-herrien-izenak-liburuan-jasota/