Erika Olaizola, Bilboko Loraldia jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | Kultura
2020ko mar. 11a, 09:35

Mikel Antza idazleak sortutako Pessoak atera zuen Sarrionandia kartzelatik emanaldian parte hartuko du aktore azpeitiarrak hilaren 18an, Bizkaiko hiriburuko Itsas Museoan.

Erika Olaizola aktore azpeitiarrak Bilboko Loraldia kultur jaialdiaren barruan estreinatuko den obra batean parte hartuko du. Mikel Antza idazlearen Pessoak atera zuen Sarrionandia kartzelatik da Olaizolak jokatuko duen emanaldia. Loraldia jaialdirako sortu du Antzak literatura, musika eta antzerkia uztartuko dituen ikuskizuna; Olaizolaz gain, Antzak berak, Diana Vilarinho fado abeslari portugaldarrak eta Ainhoa Alberdi aktoreak parte hartuko dute estreinaldian.

Gaur hasiko da aurtengo Loraldia eta hilaren 18an taularatuko dute Pessoak atera zuen Sarrionandia kartzelatik, Bilboko Itsas Museoan, 19:30ean. Emanaldirako sarrera guztiak agortuta daude.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu