Gorka Azkuneren laguntza izan du Google Faculty Research Awards ikerketa saria jaso duen Eneko Agirrek

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mar. 5a, 13:15
Eneko Agirre EHUko Informatika fakultateko irakasleak Google Faculty Research Awards ikerketa arloko sarietako bat jaso du, eta bide horretan, Gorka Azkune azpeitiarraren laguntza izan du Agirrek, beste batzuen artean. Guztira, 50 herrialdetako 330 unibertsitatek bidalitako 150 proposamen saritu ditu Googlek (adimen artifizialaren barruko hemezortzi arlotako 917 hautagai). Horien artean, %25 soilik dira Ameriketako Estatu Batuetatik kanpoko unibertsitateen proiektuak, eta hizkuntza naturalaren prozesamenduaren kasuan, sari bakarra iritsi da Europara. Eneko Agirre irakaslea saria hiru aldiz lortu duen ikertzaile bakarrenetakoa da. Agirrek 70.000 dolar jaso ditu sari horri esker, eta 'Conversational Question Answering agents that learn after deployment' izeneko proiektua finantzatuko dute diru horrekin. \ \ Gorka Azkune informatikako irakaslea eta ikerlaria da EHUn, eta adimen artifizialaren gaian espezialista. Uztarriak hari egindako elkarrizketa irakur daiteke hemen: https://uztarria.eus/aktualitatea/1578049709.