Azpeitiko Death Cafe saioak izan dituzte hizpide 'Ur handitan' telebista saioan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | Komunikabideak
2020ko ots. 26a, 10:43

ETB1eko atzoko 'Ur handitan' saioan Azpeitiko Death Cafe tertuliak izan zituzten hizpide. "Heriotzaz taburik gabe" hitz egiten dute solasaldi horietan, eta hainbat herritarrek parte hartzen dute. Manex Beristain eta IƱaki Arregi 'Izan' dira saioen sustatzaileak, eta biak elkarrizketatu zituen Xabier Madariaga aurkezleak. Haiez gain, Saioa Garmendiak eta Kontxita Martijak ere beren esperientzia azaldu zuten; Death Cafe saioetan parte hartzen dute horiek.

Lotura honetan ikus daiteke atzoko saioa osorik: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ur-....

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu