Joseba Tapiaren Azpeitiko kontzertua bihar, ETB1en

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko ots. 21a, 16:47
Joseba Tapiak Azpeitian eskaini zuen kontzertuko irudia.

Joseba Tapiak joan zen abenduaren 8an Soreasu antzokian eskaini zuen emanaldia ikusi ahal izango da bihar, larunbatarekin, ETB1eko Oholtzan saioan. Tranpaldo diskoa aurkeztu zuen egun hartan Tapiak jendaurrean, eta hainbat musikari eta abeslari lagun zituela aritu zen trikitia jotzen agertokian. Bihar 22:10etik aurrera ikusi ahal izango da Azpeitiko kontzertua.