Garbiñe Bereziartua, hitanoaren erabileraz 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko ots. 16a, 12:08

Aizan, egingo al dinagu hiketan? izenburupean, hitanoaren inguruko erreportajea osatu du Berria egunkariak. Garbiñe Bereziartua ikerlari azpeitiarra elkarrizketatu dute artikulua osatzeko.

Garbiñe Bereziartua EHUko ikerlari eta www.hitanoaz.eus webgunearen sustatzaileak hitanoaren erabileraz hitz egin du Berria egunkariko erreportaje batean. Aizan, egingo al dinagu hiketan? izenburupean osatu du hedabideak erreportajea, eta azpeitiarraz gain, Ritxi Lizartza Hitanoa mintza hadi, lagun! gidaren egileak ere hitz egin du bertan. Besteak beste, tokaren eta nokaren artean dagoen aldea agerian geratzen dela nabarmendu du Bereziartuak: izan ere, gizonezko gazteek gizonekin hitz egiten dutenean, elkarrizketen %87 toka egiten dute, eta emakumezkoekin, %16 noka; kontrara, andrazko gazteek beste emakumeekin hitz egiten dutenaren %2 besterik ez dira noka aritzen, eta gizonekin %13 egiten dute toka. "Arrakala izugarria da", dio ikerlariak.

Lotura honetan irakur daiteke artikulua osorik.