Joxe Mari Auzmendi hil da, Azpeitiko unitate didaktikoen sustatzaileetakoa

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko ots. 14a, 11:15
Joxe Mari Auzmendi.

Joxe Mari Auzmendi (Azkarate, Nafarroa) Hik Hasi aldizkariaren eta Hik Hasi egitasmo pedagogikoaren sortzaileetakoa hil zen atzo, minbiziaren ondorioz. Azpeitiarekin ere izan du lotura Auzmendik azken zortzi urteetan; izan ere, Azpeitia Ezagutzen unitate didaktikoen eta Azpeitia Herri Hezitzailea proiektuen gidari izan delako.

Hainbat esker mezu idatzi dizkiote Auzmendiri sare sozialetan; horien artean Eneko Etxeberria Azpeitiko alkate ohiak. Honako mezu hau idatzi du hark Twitterren: