Imanol Lazkano, ETB1eko 'Gure Kasa' saioan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | Komunikabideak
2020ko ots. 7a, 09:56

Imanol Lazkano bertsolari azpeitiarra izan zen atzo gauean ETB1en eman zuten 'Gure Kasa' telebista saioko protagonistetako bat. Harekin batera, programan parte hartu zuen IƱaki Murua bertsolariak. Garai batean plaza ugari egindakoak dira biak, eta gainera, biak urte luzez izan ziren Bertsozale Elkarteko lehendakari. Beraien ibilbideaz eta bertsolaritzaz aritu ziren, besteak beste. Era berean, Maddalen Arzallusek bertsotan jarri zituen Lazkano eta Murua, eta oso hunkituta agertu ziren bi gonbidatuak Izaskun Moyanoren Oroitzapenen Kaxarekin.

Lotura honetan ikus daiteke atzoko saioa osorik: https://www.eitb.tv/eu/bideoa/gure-kasa-3-denbo....

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu