Bi urte bete dituzte Azoka Plazak eta Elikaguneak

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 3a, 13:10
Gaurko egunez duela bi urte, 2018ko otsailaren 3an, ireki zituzten eraberritutako Azoka Plaza eta bertan dagoen Elikagunea. \ \ Bertako produktuz hornitutako saltokiko arduradunek gogoan izan dute urteurrena, eta honako mezu hau zabaldu dute sare sozialetan: 2 urte bete dira Azoka Plaza eta Elikagunea martxan jarri zirela, bertako produktuak sustatuz, elikadura eta kontsumo jasangarria bultzatuz. Eskerrik asko bidelagun izan zareten baserritar, bazkide, bezero, eragile, herritar guztioi! Lehen eguneko ilusio berarekin jarraituko dugu lanean!\".\ \ Inaugurazioaren argazki bilduma eta kronika, hemen: https://uztarria.eus/aktualitatea/1517674578421