Erika Olaizola eta Miren Gaztañaga aktoreak, 'EiTB Kultura' saioan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | Kultura
2020ko urt. 10a, 10:38

Erika Olaizola aktoreak parte hartu zuen atzoko –osteguna– 'EiTB Kultura' saioan. Hain zuzen ere, Miren Gaztañagarekin batera aritu zen solasean azpeitiarra. Olaizolak 'Panpina' obra estreinatu berri du, eta Gaztañagak hamar urte daramatza 'Stereo' antzezlana taularatzen. Bi lanek hainbat elementu komun dituzte, eta horien inguruan eta sorkuntza prozesuaz hausnartu zuten bi aktoreek saioan.

Honako lotura honetan ikus daiteke saioa osorik: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eit....

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu