'Dapa' saioen inguruko erreportajea, 'Berria' egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2020ko urt. 8a, 11:29
'Dapa' saioko lantaldea proiektuaren aurkezpenean.

Kulturaz kooperatibak ekoizten duen Dapa ikus-entzunezko saioen inguruko erreportajea argitaratu dute Berria egunkarian. Xabier Gantzarainek, besteak beste, saioen sorkuntza prozesua izan du hizpide erreportajean.

Kultura, sorkuntza, irudigintza eta soinua uztartzen dituen Dapa ikus-entzunezko saioak ematen hasi zen Kulturaz kooperatiba azaroan, eta Berria egunkarian proiektu horren inguruko erreportajea argitaratu dute. Bertan, Xabier Gantzarain Dapa proiektuko kideak orain arteko atalen berri ematen du eta saioen sorkuntza prozesuaren eta ekoizpenaren inguruan hitz egiten du, besteak beste. Honako lotura honetan irakur daiteke erreportajea.