Valentin Odriozola harakin azpeitiarra ETBko 'Txoriene' saioan agertu da

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko abe. 27a, 17:20
Valentin Odriozola harakina 'Txoriene' saioan. (EITB)

ETB1eko Txoriene saioan agertu zen atzo, osteguna, Valentin Odriozola harakin azpeitiarra. Bertan, arkume menestra prestatzen aritu zen Zigor Iturrieta aurkezlearekin batera.

Ederto harakin taldeko bi kide izan ziren atzo, osteguna, ETB1eko Txoriene saioan, eta horietako bat Valentin Odriozola azpeitiarra izan zen. Odriozolak arkume menestra prestatu zuen harakin taldeko Virginia Santoveñarekin eta Zigor Iturrieta saioko aurkezlearekin batera. Honako lotura honetan ikus daiteke saioa osorik.