Xabier Saldiasek ere bat egin du EITB Maratoiarekin

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko abe. 5a, 10:57

Xabier Saldias abeslariak ere bat egin du EITB Maratoiak martxan jarri duen kanpainarekin. Azpeitiarrak Lau teilatu abestiaren bertsio bat abestu du Antxon Sarasuak pianoz lagunduta; hain zuzen ere, Queen taldearen erara abestu du Itoitz taldearen euskal kanta ezaguna.

EITB taldeak urtero egiten du EITB Maratoia Gabonen bueltan, eta aurten haurren minbiziaren inguruan prestatu dute dirua biltzeko kanpaina. Hainbat ekintza antolatu ditu Maratoiaren bueltan, eta horietako bat da Lau teilatu kanta ezagunaren bertsio korala osatzea.

Saldiasez gain, herriko hainbat kidek egin dute bat kanpainarekin. Joan zen astean Iraurgi Ikastetxeko abesbatzako kideek zabaldu zuten bideoa, Jon Gurrutxaga urrestildarrak Lau eta Erdiko Pilota Txapelketaren finalaren aurretik jo zuen abestia Navarra Arenan, Nagor Alegriak bidalitako bideoan Maite Bereziartua azpeitiarra ageri da kantuan eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ikasleek lipdub-a egin zuten.