Karmelo Etxegarai Ikastolako kideek lipdub-a grabatu dute EITB Maratoiarekin bat eginez

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko aza. 30a, 21:19

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko kideek ere EITB Maratoiarekin bat egin dute, eta modu berezi batean bat egin ere: Lau teilatu abestiarekin lipduba grabatu dute ikasleek eta irakasleek Perdillegi kaleko eraikinean.

EITB taldeak urtero egiten du EITB Maratoia Gabonen bueltan, eta aurten haurren minbiziaren inguruan prestatu dute dirua biltzeko kanpaina. Hainbat ekintza antolatu ditu Maratoiaren bueltan, eta horietako bat da Lau teilatu kanta ezagunaren bertsio korala osatzea.

Ez dira Karmelo Etxegarai Ikastolako kideak Maratoiarekin bat egin duten herritar bakarrak; izan ere, joan zen astean Iraurgi Ikastetxeko abesbatzako kideek zabaldu zuten bideoa, Jon Gurrutxaga urrestildarrak Lau eta Erdiko Pilota Txapelketaren finalaren aurretik jo zuen abestia Navarra Arenan eta Nagor Alegriak bidalitako bideoan Maite Bereziartua azpeitiarra ageri da kantuan.