Iraurgi Ikastetxeko abesbatzak ere bat egin du EITB Maratoiarekin

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 28a, 09:38
Gabonen bueltan urtero egiten du EITB taldeak EITB Maratoia deiturikoa, eta aurten ere hasia da kanpainarekin. Gizarteko arazo bat aukeratu, eta hura zuzentzen laguntzeko dirua biltzea izaten du xedea egitasmoak. Eta hain zuzen ere, aurten haurren minbiziaren inguruan prestatu dute dirua biltzeko kanpaina. \ \ Hainbat ekintza ere antolatu du. Horietako bat da Itoizen 'Lau teilatu' kanta ezagunaren bertsio korala osatzea: herritarrak gonbidatu dituzte abestiaren beren bertsioak bideoan bidaltzera, eta bidalitakoak bateratuko dituzte azken emaitzarako.\ \ EITB egunero ari da orain arte jasotako bideoak zabaltzen, bere kateetan edota sare sozialetan, eta azpeitiarrak ere ari dira egitasmoarekin bat egiten. Kasu honetan, Iraurgi Ikastetxeko abesbatzak bidali du bideoa: hainbat ikasle eta irakasle ageri dira irudietan 'Lau teilatu' abesten.\ \ Lotura honetan ikus daiteke azpeitiarra kantuan azaltzen den bideoa: https://www.eitb.eus/eu/eitb-taldea/eitb-maratoia/zure-bertsiorik-onena/bideoak/osoa/6848431/bideoa-iraurgi-ikastetxeko-abesbatzaren-lau-teilatu-abestiaren-bertsioa/