Maite Bereziartua, EITB Maratoirako bidali dituzten 'Lau teilatu' abestiaren bertsioetako batean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 14a, 09:28
Gabon jaien inguruan urtero egiten du EITB taldeak EITB Maratoia deitutakoa. Gizarteko arazo bat aukeratu, eta hura zuzentzen laguntzeko dirua biltzea izaten du xedea egitasmoak. Aurten, haur minibiziaren inguruan prestatu dute dirua biltzeko kanpaina, eta hainbat ekintza antolatu dute. Horietako bat da Itoizen 'Lau teilatu' kanta ezagunaren bertsio korala osatzea: herritarrak gonbidatu dituzte abestiaren beren bertsioak bideoan bidaltzera, eta bidalitakoak bateratuko dituzte azken emaitzarako.\ \ Egunotan, EITB ari da orain arte jaso dituen bideo batzuk zabaltzen, bere kateetan edota sare sozialetan. Horietako bat da Nagor Alegriak bidalitakoa: hiru lagun ageri dira autoan 'Lau teilatu' abesten, eta Alegriaren lagunetako bat da Maite Bereziartua azpeitiarra.\ \ Lotura honetan ikus daiteke azpeitiarra kantuan azaltzen den bideoa: https://www.eitb.eus/es/grupo-eitb/maraton-eitb/tu-mejor-version/videos/detalle/6813227/video-nagor-nos-ha-contagiado-buenrollismo-su-version-lau-teilatu/