Harriketarrentzat botoa, Urrestillan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko aza. 11a, 20:37

Ohi baino sarriago izan dira azken urteetan Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Atzokoarekin, lau urtean lau aldiz egin dira, eta aurten bertan bitan. Eta aurtengoetan, bietan, ezohiko boto baliogabeak agertu dira Urrestillako hauteslekuan.

Apirilaren 28an, 20 euroko bat eta "Casadok eta Riberak constituzio liburuska bana erosi ahal izateko" idatzita zuen papera sartu zituen boto emaile batek Kongresurako hauteskundeetako gutunazalean. Atzo, berriz, argazkiko mezuarekin egin zuten topo botoak zenbatzen ari zirenek. "Demokrazia hitzaren jabe ez diren politikari lotsagarri eta lotsagabe ikaragarri dugula uste dut" esaldiaren azpian, behatz lodia beheraka erakusten duen emotikonoaren irudia; eta azpian, Espainiako bost alderdi nagusietako buruen argazki bana. Horixe ikus daiteke bitan banatutako orrialdearen ezkerreko aldean. Eta eskubikoan, berriz, Harriketarrak marrazki bizidunetako bi pertsonaia nagusien irudia, onespenaren ikur berdea ondoan duela, eta boto emaile anonimoaren baliogabeko botoa haientzat dela zalantzarik egon ez dadin, hitzok: "Nire botoa Pedro eta Pablorentzat. Ziur hobeto egingo luketela!". Ez zen ari, bistan da, Pedro Sanchezez eta Pablo Iglesiasez.