Hainbat alderdik gezurtatu egin du boto paperen zurrumurrua

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | Politika
2019ko aza. 6a, 17:30

Boto paperen goialdea.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Azken orduetan bolo-bolo dabil datorren igandeko Espainiako Gorteetarako hauteskundeen boto paperen zurrumurrua. Hautes-zerrenden goiko aldean, "Hauteskunde Orokorrak Azaroa 19" jartzen du, eta sare sozialetan zabaldu da paper horiek nuluak direla. Dena den, hainbat alderdik, EH Bilduk eta PSE-EEk kasu, gezurtatu egin dute zurrumurrua. Izan ere, boto paper den-denek dute esaldi hori goiko aldean, eta 19 zenbakiak ez dio azaroko egun horri egiten erreferentzia, 2019. urteari baizik. Balekoak dira, beraz, boto paperak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu