Josu Azpillaga azpeitiarra Euskadi Irratiko 'Mezularia' saioan elkarrizketatu dute

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | Aisia
2019ko urr. 25a, 12:35

Atzo, osteguna, Josu Azpillaga azpeitiarra elkarrizketatu zuten Euskadi Irratiko Mezularia saioan. Egunean Behin mugikorretarako euskarazko tribial jokoaren sustatzailea da Azpillaga, eta aplikazioak izan duen arrakastaren inguruan hitz egin zuen irratsaioan.

Josu Azpillaga da 'Egunean Behin' jokoaren sustatzailea. (Berria, Ion Lizarazu)  Ikusi haundiago | Argazki originala

22.000 erabiltzaileren langa gainditu berri du CodeSyntaxek sortutako Egunean Behin mugikorretarako euskarazko tribial jokoak. Josu Azpillaga azpeitiarra da joko horren sustatzaileetako bat, eta atzo, osteguna, elkarrizketa egin zioten Euskadi Irratiko Mezularia irratsaioan. Bertan, jokoaren nondik norakoen berri emateaz gain, hainbat bitxikeria ere kontatu zituen azpeitiarrak. Honako lotura honetan entzun daiteke Azpillagari Mezularian egindako elkarrizketa.

Joan den irailean hasi zen Egunean Behin jokoaren bigarren denboraldia, eta Sanagustin kulturgunean izango da finala abenduaren 14an, zapatua. Berria egunkariak Azpillaga elkarrizketatu zuen bigarren denboraldiaren hasieran, lotura honetan irakur daiteke azpeitiarrari egindako elkarrizketa.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu