Ibai-Eder urtegia iazko maila beretsuan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko urr. 23a, 13:36
Ibai-Eder urtegiaren artxiboko argazki bat. (Arrieta)

Aspalditxon ez zuen euri askorik egin gurean, baina atzo euri zaparrada mardulak egin zituen batean eta bestean. Uraren maila gorago edo beherago izan da azken urteetan urte sasoi honetan, eta gaurko datuen arabera, Ibai-Eder urtegiaren edukieraren erdia baino gehiago dago beteta. Iazko datu beretsua eman du Gipuzkoako Ur Kontsortzioak; izan ere, iaz sasoi honetan %63,88koa zen urtegiaren betetze maila, eta orain %60,19koa da. Honako lotura honetan ikus daiteke Gipuzkoako urtegien egoera.