Mirari Uria Realaren deialdian, Athleticen kontrako derbirako

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 12a, 18:04
Mirari Uria azpeitiarra (argazkian, erdikoa) Realaren talde nagusiko deialdian sartu du Gonzalo Arconada entrenatzaileak, bihar Anoetan (16:00) Athleticen kontra jokatu behar duten derbirako. Aurrelari azpeitiarrak 16 urte ditu eta Realaren bigarren taldeko jokalaria da aurreko denboralditik; Lagun Onakeko kadeteetan jokatu zuen aurretik. Lehen deialdia du talde nagusiarekin partida ofizial baterako.