'Errautsak haupotzen' dokumentalaren aurrerapena, ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | Kultura
2019ko ira. 24a, 09:46

Urola Erdiko trikitilariak eta pandero jotzaileak omenduko dituen 'Errautsak hauspotzen' proiektua gorpuzten ari dira Trikigiro kultur elkartea eta Kulturaz kooperatiba 2018ko apirilaz geroztik, eta dagoeneko labetik ateratzear da. Proiektuak Urola Erdiko trikitixa 60-70 hamarkadan nola garatu zen jasotzen duen dokumentala, liburua eta bideografia bilduko ditu, eta dagoeneko ikusgai dago dokumentalaren aurrerapen bideoa.

Ugari dira dokumentalerako elkarrizketatu dituzte pertsonak, eta horien artean daude, esaterako, Tomas Soraluze 'Epelde', Iñaki Garmendia 'Laja', Ramon Zubizarreta 'Landakanda', Imanol Arregi 'Iturbide', Agustina Aranbarri 'Epelarre' zenaren alarguna, Angeles Aramendi Zendoia zenaren alarguna, Margari Aizpuru 'Otola' zenaren alarguna, Manuel Arrizabalaga 'Izer', Antonita Beristain Kandido Beristainen alaba, Joakin Sudupe 'Egurrola', Jose Mari Iriondo, Juan Mari Beltran, Juan Mari Madariagako bizilaguna eta Laxaro Azkune.

Egitasmoaren sustatzaileek proiektuari azken bultzada emateko Metakultura ekimenaren baitako finantzaketa kanpaina abiatu zuten joan zen astean. Kulturaz kooperatibak jakinarazi duenez, dagoeneko ezarritako gutxiengo kopuruaren %25 lortu dute. Honako lotura honetan egin daiteke ekarpena: https://eu.goteo.org/invest/errautsak-hauspotzen

Errautsak hauspotzen proiektuari esker hainbat dokumentu historiko berreskuratzea lortu dute, 40 elkarrizketa inguru egin dituzte, horien artean Lajak hil aurretik emandako azkena, 160 trikitilari inguru identifikatu dituzte, eta galtzera bidean zihoazen 50 erromeriren informazioa bildu dute. Informazio guztia jasotzen duen dokumentala hurrengo urtean estreinatuko dutela aurreratu dute, “oraindik grabaketan dagoen lanak Andoni Egañaren gidoia du. Liburu bat ere argitaratuko da, eta egindako grabaketa guztiekin, 4-5 DVD argitaratuko dira, ekimenaren bideografia osoa jasotzeko”.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu