Atzoko tenperatura altuena, Azpeitian berriz ere

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko uzt. 24a, 09:57
Ikargarrizko beroa egin zuen atzo Euskal Herri osoan, eta Azpeitian ez zen salbuespena izan. Are gehiago, Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak emandako datuen arabera, Azpeitian neurtu zuten atzoko tenperatura daturik altuena. Azpeitiko Ibai-Eder urtegiko metereologia estazioan jaso zuen erakundeak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako tenperatura altuena: 42,5 gradu. \ \ Joan zen ekainaren 26an ere Ibai-Ederko metereologia estazioan jaso zuen tenperaturarik beroena Euskalmetek. Orduko hartan 40,6 gradu neurtu zituen Azpeitian.