Ibon Guerra azpeitiarra, Occhi di Farfalla taldean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko uzt. 10a, 18:45
Hodei Esteban, Miren Aranguren, Jokin Azpiazu eta Ibon Guerra, Occhi di Farfallako taldekideak.

Occhi Di Farfalla taldeak kide azpeitiar bat du: Ibon Guerra bateria-jotzailea. Taldeak Destino epikoak lana kaleratu berrri du, eta kontzertu itzulia hasi du Europan barrena. Berriak erreportajea osatu du gaiaren inguruan.

Occhi Di Farfalla taldeak hirugarren lana plazaratu du: Destino epikoak. Izatez, Zarauzko taldea da Occhi Di Farfalla, baina taldekide azpeitiar bat du: Ibon Guerra. Lan berria kaleratzearekin batera, kontzertu itzuli berria prestatu du taldeak uda honetarako; bederatzi emanaldi eskainiko dituzte, Frantzian, Alemanian, Suitzan eta Txekian. Berrikuntza modura, Old Seed izenez ezaguna den Craig Bjerring musikari kanadarrak hartuko du parte kontzertuetan, eta gitarra nahiz baxua jotzen arituko da. Asteartean eskaini zuten udako lehen kontzertua, Frantziako estatuko Besançon herrian, eta uztailaren 20an amaituko dute bira, Zurichen (Suitza).

Bira horretan parte hartuko du Guerrak ere, baina hura ez da hasieratik Occhi Di Farfallako kidea. 2013. urtean, Miren Arangurenek eta Hodei Estebanek bikote akustiko gisa eman zioten hasiera taldeari. Handik bi urtera, laukotea osatu zuten, Jokin Azpiazu Carballorekin (baxua) eta Batirekin (bateria). Orain, Batiren lekuan aritzen da Guerra.

Taldearen inguruko erreportajea osatu du Berria egunkariak.