Josu Arregik festetan animaliek duten presentziaz hitz egin du 'Gipuzkoako Hitza'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko eka. 28a, 16:32

Festetan animaliek duten presentziaz erreportajea osatu du Aitziber Arzallus kazetariak Gipuzkoako Hitza komunikabiderako. Besteak beste, Josu Arregi ganaduzale azpeitiarrak bere esperientzia kontatu du.

Festetan murgilduta dira inguruko herri asko, eta beste askotan ere iristear dira jaiegunak. Horren harira, festetan animaliak erabiltzeko dagoen ohituraz erreportajea osatu du Aitziber Arzallus kazetariak, Gipuzkoako Hitza egunkarirako. Artikulua osatzeko, hainbat pertsonarekin hitz egin du Arzallusek; besteak beste, Josu Arregi Lopene ganadutegiaren jabeak bere esperientzia kontatu du. 2010ean sortu zuen ganadutegia azpeitiarrak, eta sokamuturretarako eta entzierroetarako zezenak hazten ditu, besteak beste. "Haur eta gaztetxoentzako ikuskizunarekin egiten dugu, ordea, lanik gehien; poniekin eta zezen txikiekin, alegia".

Herriz herri ibiliko dira datozen hiru hilabeteetan Lopene ganadutegikoak. Alderik alde zeharkatzen dute Hego Euskal Herri osoa, eta Kantabria, Huesca, Palentzia eta Burgosko zenbait herritara ere joango dira, Espainiara. Ordu eta erdiko ekintza izaten da: poniak ateratzen dituzte hasieran, umeak haien gainean ibil daitezen, eta zezen txikiak ateratzen dituzte gero. Arregiren arabera, doazen lekura doazela "sekulako arrakasta" izaten dute. "Denek esaten digute gurea dela festa guztietako jarduerarik arrakastatsuena". Eurak haur, gazte eta helduengana iristen direla adierazi du Arregik.

Irakurri erreportajea osorik lotura honetan.