Atzo, astelehena, izan zen ETB2 kateko 'El conquistador del Pacífico' programaren 15. edizioko final nagusia, eta Jon Beristain 'Jontxu' azpeitiarra izan zen finalistetako bat. Sari nagusiak ihes egin zion azpeitiarrari, eta seigarren postuarekin konformatu behar izan zuen. \
\
3.500 metroko ibilbidea egin behar izan zuen Beristainek kayak bikoitz batean beste finalista batekin, eta bost aldiz irauli zitzaien kayaka. Horren ondoren, 60 metroko horma igo behar zuten finalistek, baina horma igotzeko bost soka bakarrik zeuden, eta gainontzeko bost finalistak aurreratu egin zitzaizkion azpeitiarrari.