Jose Luis Azpillaga, beste bidelari bat Mintzaneten

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko eka. 20a, 10:46
Jose Luis Azpillaga. (Mintzanet)

Bat baino gehiago dira Mintzaneten parte hartzen ari diren azpeitiarrak, eta bada egitasmora oraintsu batu den herritar bat: Jose Luis Azpillaga (Azpeitia, 1957). Euskara irakaslea izan da azpeitiarra urteetan, eta erretiroa hartuta "denbora libre gehiago" duenez, Mintzaneten bidelari lanetan hasi da: "Proiektua lagungarria dela iruditzen zait euskara ikasi eta praktikatu nahi dutenentzat; batez ere, inguruan euskaldunik ez dutenentzat".

Azpillaga "oso gustura" dago, astelehenero Iruñeko emakume batekin hitz egiten baitu Internet bidez. "Aurreko astean edo asteburuan egindakoez edo hurrengo egunetan egin beharrekoez hitz egiten dugu. Hortik tirata, beti sortzen dira mintzatzeko gaiak: ibilaldiak, bisitatutako lekuak, ospakizunak, autoarekin izandako gorabeherak...", azaldu du. Honako lotura honetan irakur daiteke Mintzanet.eus-en Azpillagarekin hitz eginda osatu duten albistea.

Mintzanet egitasmoak euskaldunak (bidelagunak) eta euskara ikasten ari direnak (bidelariak) Internet bidez harremanetan jarri eta horiek euskara praktikatzeko helburua du.