Peru Segurolak 'Handitzen Handitzen' telebista saioan parte hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko eka. 19a, 11:56

Joan zen igandean eman zuten ETB1en Handitzen Handitzen saioaren Basque Culinary Centerreko atala. Zuhaitz Gurrutxagak gidatutako saioan izan ziren bost ume eta gaztetxo; tartean, Peru Segurola azpeitiarra. Hark aktore izan nahi duela esan zuen kameraren aurrean, eta aurkezlearekin berak idatzitako gidoi baten zati bat antzeztu zuen 9 urteko azpeitiarrak.

Honako lotura honetan ikus daiteke Handitzen Handitzen saio osoa (50. minututik aurrera ikus daiteke Peru Segurolaren zatia).