Hitzaren Eskola izan dute hizpide ETB1eko 'Ahoz aho' saioan

Erabiltzailearen aurpegia

Aitor Bengoetxeak eta Xabier Gantzarainek ETB1eko Ahoz aho saioan hitz egin dute Dinamoa sormen guneaz eta aurki martxan jarriko duten Hitzaren Eskolaz. Proiektuaren inguruko xehetasunak azaldu dituzte, Ilaski Serrano aurkezlearen galderei erantzunez.

Azpeitiko Dinamoa sormen gunea izan zuten hizpide atzo, asteartea, Aitor Bengoetxeak eta Xabier Gantzarainek ETB1eko Ahoz aho saioan. Besteak beste, Dinamoak abiatuko duen Hitzaren Eskolaz aritu ziren solasean, Ilaski Serrano aurkezlearekin batera. Dinamoan izango diren lau eremuen –hitzarena, irudiarena, soinuarena eta gorputzarena– errepasoa egin zuten saioan, eta hitzaren atalarekin hasiko direla martxan azaldu zuten. Izan ere, Hitzaren Eskola irailean zabalduko dute, eta ekainaren 10era bitartean eman dezakete izena interesatuek. Haren inguruko xehetasunak azaldu zituzten Gantzarainek eta Bengoetxeak.

Ikusi saioa osorik, hemen.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide