Orain arteko bere kirol ibilbideko garaipenik handiena berretsi zuen herenegun Richard Carapazek (El Carmelo, Ecuador, 1993), Italiako Giroa irabazita. Maglia arrosa preziatuaren azken jabeak badu Azpeitiarekin lotura, eta ez aspaldikoa. Duela hiru urte, 2016an, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatutako XLVI. Urrakiko Igoera irabazi zuen Carapazek (argazkian, helmugara iristen), Lizarte taldearen elastikoa soinean zuela.