Jose Luis Otamendi elkarrizketatu dute 'Berria' egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko mai. 25a, 18:00
Jose Luis Otamendi, 'Disoluzio agiriak' liburuarekin.

Otsailaren azken egunarekin aurkeztu zuen Disoluzio agiriak liburua Jose Luis Otamendik, zazpi ataletan banatutako poema sorta. Egoera pertsonal, sozial, politiko eta ekonomikoa "somatizatzeko", bere gorputz poetikora ekartzeko, saioa egin du bertan. Berria egunkariak elkarrizketa egin dio azken lanaren harira.

Jose Luis Otamendik (Azpeitia, 1959) duela gutxi argitaratu zuen Disoluzio agiriak poesia liburua, eta horren harira, elkarrizketa egin diote Berria egunkarian. Besteak beste, honako hau nabarmendu du Otamendik Amagoia Gurrutxaga kazetariarekin izandako elkarrizketan: "Poesiak badu joera lausotasunean gauza asko esateko, baina ni hortxe aritzen naiz erosoen; dagoeneko ez naiz konponduko. Askotan esan izan dut: neure gorputzaren disoluzioaz gain, inguruan ezagutzen ari garenak ere liburuan daude. ETA duela urtebete desegin zenetik hona gertatu direnak, Berlingo harresia erori zenetik egin ditugunak... Garai likidoak ala gaseosoak, ez dakit zer diren hauek, baina geure burua janzten saiatu garen arauetatik oso gutxik balio dute, ustez. Orduan, zer geratzen da?".

Lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa osorik.