Mamen Etxanizen abenturak, 'Berria' egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko mai. 10a, 12:20
Mamen Etxaniz, Route 66 egin zuenean.

Haizalde Elkarteak eta Donostia Kulturak antolatutako Ibiltarien Astean hitzaldia eman du Mamen Etxaniz azpeitiarrak, eta horren harira elkarrizketa egin dio Berria egunkariak, beste hiru bidaiarirekin batera.

Arrazoi desberdinengatik, garai desberdinetan eta leku ezberdinetara bidaiatu duten lau lagunen esperientziak jaso ditu Berria egunkariak erreportaje batean, eta haien artean da Mamen Etxaniz azpeitiarra. Ameriketako Estatu Batuak alderik alde zeharkatzen dituen Route 66 famatua egin zuen Etxanizek duela bi urte bizikleta gainean, eta esperientzia hori kontatu zuen Haizalde Elkarteak eta Donostia Kulturak antolatutako Ibiltarien Astean; horren harira elkarrizketatu du Berriak. Orain arte asko bidaiatu du Etxanizek, eta elkarrizketan nabarmendu du hala egiteko asmoa daukala hemendik aurrera ere: "Arriskurik gabeko abenturak nahi ditut, kontrolarekin. Arriskuak ez nau motibatzen, nora iristeko gai naizen ikusteak baizik".