Xabier Gantzarain Harkaitz Canorekin, Bilboko Gutun Zuria jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko api. 6a, 12:03

Gutun Zuria, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia, egiten ari dira aste honetan Bizkaiko hiriburuko Azkuna Zentroan. Gaur bukatuko den jaialdi horren barruan, Harkaitz Cano idazle donostiarra eta Xabier Gantzarain Azpeitiko Kultur Mahaiko teknikari eta idazle azkoitiarra solasean aritu ziren herenegun, Canoren liburuen azalak eta arte garaikideak egile donostiarraren lanetan duten presentzia abiapuntu hartuta.

Gantzarainek berak egindakoak dira Canoren zenbait libururen azalak; azkoitiarrarena da, esaterako, donostiarraren Fakirraren ahotsa azken eleberriaren azaleko marrazkia.

Gantzarainek eta Canok Bilbon eskainitako solasaldiaren kronika argitaratu zuen Berria egunkariak atzo. Eta hona hemen, Azkuna Zentroak grabatutako solasaldiaren bideoa: