Azpeitiko pilota jaialdiaren emankizuna, ETB1en

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko api. 5a, 12:31

Bihar, zapatua, 18:00etan hasita eskainiko dute emankizuna. Jaialdiaren barruan, Eskuz Banakako Promozio Txapelketako partida jokatuko dute Arangurenek eta Alberdi azpeitiarrak.

Bihar, zapatua, pilota jaialdia izango da Izarraitz pilotalekuan, eta ETB1en zuzenean emango dituzte Azpeitian jokatuko diren bi esku-pilota partidak. 18:00etan hasita eskainiko dute emankizuna: lehenik, Eskuz Banakako Promozio Txapelketako partida jokatuko dute Arangurenek eta Alberdi azpeitiarrak; ondoren, berriz, Bengoetxea VI.ak eta Mariezkurrena II.ak Artolaren eta Albisuren aurka neurtuko dituzte indarrak. Zuzeneko emanaldian Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Ibon Gaztañazpi ariko dira esatari lanetan.