Iñaki Salegik etxebizitzarekin izan zuen esperientzia kontatu du 'Ur handitan' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko ots. 27a, 12:28

Iñaki Salegi Azpeitiko bizilagunak bere esperientzia kontatu zuen atzo gauean ETB1en eman zuten Ur handitan telebista saioan. Duela urte batzuk, haren lagun Hamidek etxebizitza erosi nahi zuen, eta etxe horren abal-emaile izateko prest agertu zen Salegi. Dena den, 2007an borondate onez egindako mesedea "arazo ikaragarri" bilakatu zitzaion gerora Salegiri: bere etxebizitza galtzeko zorian egon zen.

Iñaki Salegi Azpeitiko bizilagunak bere esperientzia kontatu zuen atzo –asteartea– gauean ETB1en eman zuten Ur handitan telebista saioan. Etxebizitzaren gaia jorratu zuten atzoko atalean, eta duela urte batzuk bizi izandakoaz hitz egin zuen Salegik. Haren lagun Hamidek etxebizitza erosi nahi izan zuen, eta etxe horren abal-emaile izateko prest agertu zen Salegi. Dena den, 2007an borondate onez egindako mesedea "arazo ikaragarri" bilakatu zitzaion gerora Azpeitiko bizilagunari. Hasieran inolako arazorik gabe ordaindu zituen kuotak Hamidek, baina 2010ean, krisiaren ondorioz, egoera aldatu zitzaion, etxebizitza ordaintzeko arazoak izateraino. Hori horrela, dei bat jaso zuen Salegik: banketxearekin zorra zuela esan zioten, eta bere etxebizitza galtzeko arriskua zuela. Egoera horren aurrean, hiltzeko prest zegoen Hamid, gero bizitza aseguruarekin etxearen zorra ordaintzeko. Esperientzia hori azaldu zuen Salegik atzoko saioan, eta hemen ikus daiteke hark kontatutakoa.