Joseba Sarrionandia: "Vocentoren prentsa leitzen eta espainiar telebista ikusten du jende gehienak, Azpeitian edo Usurbilen ere bai"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko ots. 18a, 09:55

Gara egunkariak Joseba Sarrionandia idazleari egindako elkarrizketa luzea argitaratu zuen atzo. Bizitzea ez al da oso arriskutsua? (Pamiela) liburuaren harira egin diote elkarrizketa luzea, eta galdera-erantzun batean Azpeitia aipatzen du idazleak.

Joseba Sarrionandiari egindako elkarrizketa kaleratu zuen atzo, igandea, Gara egunkariak. Joan zen abenduan kaleratu zuen Bizitzea ez al da oso arriskutsua? (Pamiela) liburuaren harira egin diote elkarrizketa luzea, eta galdera-erantzun batean Azpeitia aipatzen du idazleak. Hain zuzen ere, telebistarekiko iritzi kritikoa izan duela aipatzen dio Ariane Kamio kazetariak Sarrionandiari, liburuko honako esan hau aipatuta: "Informazioaren jabe egiten garelako inpresioa izaten dugu, baina benetan telebista ari da geure informazioaren jabe egiten".

Sarrionandiak erantzunean dio, Euskal Herria gauza "komiko" bat gertatzen dela: Vocentoren prentsa eta espainiar telebista ikusten duela jende gehienak. Eta Azpeitia jartzen du adibide gisa. "Mentalitate 'alienatua', 'kolonizatua', 'despistatua', auskalo zelan deitu behar zaion horri", dio durangarrak.

Hona hemen elkarrizketako zati hori: