Gasteizko Inauterien kartel lehiaketako finalista izan da Iñaki Martinezen lana

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ots. 5a, 15:45
Gasteizko Udalak 2019ko inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa egin du, eta Iñaki Martinez azpeitiarrak 'Almendra abiapuntu, festa zabaltzen!' izenburudun lana finalisten artean izan da. Erakundeak gaur jakinarazi du Alejandro Echeitaren lanak irabazi duela lehiaketa, eta, beraz, lan hori erabiliko dutela jaiak iragartzeko. \ \ Epaimahaiak lau lan hautatu zituen bigarren faserako, eta herritarrek izan dute horien aldeko boza emateko aukera. Echeitaren lanak bozen %60 jaso ditu; aldiz, Martinezek egindako kartela izan da bigarren bozkatuena, botoen %20 batuta. Aurtengo lehiaketan 38 sortzailek parte hartu dute, eta horiek 40 lan aurkeztu dituzte.