Piraguistak, Urola ibaiko uretan barna

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | Besterik
2019ko ots. 2a, 17:00

Euriak ez du etenik izan azken egunotan, eta zaparrada mardulak bota ditu Urola Kostako herri guztietan. Ondorioz, handi datoz Urola ibaiko urak, eta irudi bitxi bat ekarri dute gaur eguerdian Azpeitira. Izan ere, ibaian ur ugari dagoela aprobetxatuta, piraguak hartu eta Urola ibaian murgildu dira bi lagun. Uraren korronteak lagunduta, bi piraguistak ibaian barna ibili dira, beren zaletasunaz gozatzen. Burutazioak harridura eragin du herrian, eta zenbait lagunek bideoz grabatu dute piraguisten txangoaren zati bat. Honako hau da sare sozialetan zabaldu den bideoetako bat.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu