'Kezko bola batek itoak birikak' liburua aurkeztuko du Miel A. Elustondok zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko urt. 14a, 12:27

Gaur, astelehena, hasiko da (H)ilbeltza, Baztango nobela beltzaren astea, eta aste osoan zehar hainbat ekitaldi izango da. Besteak beste, Miel A. Elustondo azpeitiarrak Kezko bola batek itoak birikak liburua aurkeztuko du, I. (H)ilbeltza bekarekin ondutako lana. Erratzun (Nafarroa) izango da aurkezpena, bazkalostean. Elustondok 2017an jaso zuen (H)ilbeltza elkarteak, Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak kaleratutako beka.