Iribarren familia azpeitiar baten maizter

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko urt. 10a, 09:14

Jose Angel Iribar (Zarautz, 1943) atezain ohiari elkarrizketa luze bezain mamitsua egin diote Prisa taldearen Jotdown aldizkarian. Elkarrizketako lehen galderan, bere haurtzaroaz galdetzen dio kazetariak Iribarri. Hark Zarauzko baserri batean bizi izan zela eta han hainbat lan egiten zuela gogoratzen du erantzunean, eta hala dio galdera horren azken paragrafoan: "[Bizi ziren] Baserriaren jabea Azpeitiko gizon bat zen, eta etxea eta lur batzuk oparitu zizkigun. Antza denez, oso ondo konpontzen zen nire aitonarekin; izan ere, aitona hainbat urtez aritu zen haren lurrak lantzen, eta oinordetzan utzi zizkion gerora. Uzta bakoitzeko produktu onenak ematen genizkion gizon hari, lurrak bereak zirela aitortzeko".