Jon Beristain Azpeitiko bizilaguna 'El Conquistador del Pacifico’ telebista saioan lehiatzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko urt. 9a, 09:43
Jon Beristain. (EITB)

ETB 2 telebista kateko El conquistador del Pacifico programa hasi zen astelehenean, eta orduan ezagutu ziren saioan parte hartuko duten lehiakideen izenak. 33 parte-hartzaile arituko dira nor baino nor lehian, eta horien artean da Jon Beristain Azpeitiko bizilaguna. Azkoitiarra da Beristain, eta badu eskarmendurik telebista saioetan; izan ere, 2017an ETB1eko Izan Invictussaioan parte hartu zuen.