Hiromi Yoshida, 'Euskalonski' saioan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urt. 8a, 12:04
Tokion grabatutako atalarekin estreinatu zuen atzo ETB1ek 'Euskalonski' saioaren bigarren denboraldia. Japoniako hiriburuan bizi den hainbat euskaldunekin osatu zuten atala, eta horien artean egon zen, nola ez, Hiromi Yoshida. Euskara irakaslea da Yoshida eta harreman estua du Azpeitiarekin; besteak beste, Uztarria aldizkariaren kolaboratzaileetako bat da gaur egun.\ \ EITBren 'Nahieran' webgunean osorik ikus daiteke dagoeneko atzo gauean telebistan eman zuten saioa, lotura honetan: https://www.eitb.tv/eu/bideoa/euskalonski-2-denboraldia/6357/150685/tokio/