2018ko tenperatura altuena Ibai-Eder urtegian, Euskalmeten arabera

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2019ko urt. 6a, 10:48

2018ko tenperatura altuena Nuarbeko Ibai-Eder urtegian neurtu zuen Euskalmetek. Agentziak jakinarazi duenez, abuztuaren 6an, astelehena, 39,4 gradu neurtu zituen termometroak.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak 2018ko datu esanguratsu batzuk argitaratu ditu Twitterren. Agentziak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen neurgailuen bidez jasotako muturreko datuak plazaratu ditu, eta datuotako bat Azpeitian neurtutakoa da; hain zuzen ere, 2018ko tenperatura altuena Nuarbeko Ibai-Eder urtegian neurtu zuen Euskalmetek. Agentziak jakinarazi duenez, abuztuaren 6an, astelehena, 39,4 gradu neurtu zituen termometroak.

Euskalmetek iaz jasotako tenperatura baxuena, berriz, Iturrietan (Araba) izan zen; joan zen urtarrilaren 9an -12,4 gradu neurtu zituen termometroak. Prezipitazio gehien egin zuen egunaren eta tokiaren berri ere eman du agentziak; apirilaren 11n, 169,3 litro euri egin zuen metro karratuko Bidanian. Haize-bolada indartsuena (149,8 kilometro orduko) Urduñan neurtu zuen martxoaren 11n.