Xabier Saldias eta herriko musikariak, ETB1eko 'Gure Doinuak' saioan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko abe. 27a, 16:11
ETB1ek Gure Doinuak saioa eman zuen atzo gauean, asteazkena, eta Xabier Saldias musikari azpeitiarra izan zen protagonistetako bat. Besteak beste, Onintza Enbeita aurkezlearekin Behin batean Loiolan dantzatu zuen basilikaren aurrean. Horrez gain, herriko hainbat musikari agertu zen saioan: Jose Luis eta Unai Frantsesena aita-semeek Azkoitiko organoa jo zuten, Agustin Jimenez eta BeƱat Etxabe tubarekin eta bonbardinoarekina aritu ziren zuzenean, Eganen jarraitzaileak musika taldeaz hizketan ikusi ahal izan ziren Azpeitiko Etxe Zuri tabernan...\ \ Lotura honetan ikus daiteke atzoko saioa osorik: https://www.eitb.tv/eu/bideoa/gure-doinuak/6257/150860/xabier-saldias-eta-urola-bailara/